![]() |
viernes, 20 de abril de 2012
jueves, 12 de abril de 2012
Musikaren eragina
Zein da musikaren eragina? Musikak balore unibertsalak ditu, pertsona guztiei eragiten dietenak. Adituek diotenez, musikak eragin izugarria du organismoko biokimikan, baina ez dugu ahaztu behar efektuetako asko, neurri handi batean, musikaren elementu ezberdinen erlazioaren ondorio direla. Hala nola, melodia, harmonia, erritmoa, altuera, tinbrea eta intentsitatea.

- Tinbre edo tonu koloreak, maila emozionalean du eragina eta horrexegatik egin izan ohi da emozioetan eragin duten instrumentu musikal bakoitzaren tinbrearen araberako sailkapen bat. Adibidez, haizezko instrumentuak bultza egiten dute, metalezkoak kitzikatu, sokazkoek lasaitu...
- Harmoniek egonezina edo barne-herstura sortzen dute disonanteak direnean eta bake eta oreka kontsonanteak direnean.
- Frekuentzia edo altuerari dagokionean, egoera animikoarekin lotuta dagoela dirudi. Hori horrela izanda, musika-terapeutak paziente bakoitzaren nortasun musikala aurkitu behar du musika egokia aukeratzeko.
martes, 10 de abril de 2012
Musikaterapia nondik dator?
Azken urteotan musikaren aplikazio terapeutikoaren onurak asko zabaldu dira gure gizartean; aitzitik, musika-terapiaren erabilera antzinatik dator.
- Egipton, K. a. 1500 urte inguruan, emakumezkoen antzutasuna sendatzeko musika erabiltzea aholkatzen zuten papiroetan.
- Antzinako Txinan , musika nota zehatzei bertute terapeutikoak egozten zitzaizkien, gorputzeko organo zehatzekin erlazionatuta zeudela uste baitzuten.
- Grezian, musika gaixotasunak aurreikusi edo sendatzeko modu arrazional batetan erabiltzea lekutu ohi da, Platon eta Aristotelesen garaian. Horiexek dira, izan ere, musika-terapiaren aitzindariak.
lunes, 9 de abril de 2012
Musikaterapia zer da?
Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun
mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil
daiteke. Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek
testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio
zientifikoa ere bada.
Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin. Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik. Musikaren bidez erritmo biologikoak berriro modu egokian ezartzea da helburua, oreka psikofisiologikoa lortzea. Dimentsio psikofisiologikoan, honako aspektuak lantzen dira: gorputz eskemaren integrazioa eta garapena, espazio-denbora-gorputzaren antolaketa garatzea, garapen psikomotorea, pertzepzio-garapena eta garapen sentsoriala, ahozko adierazpenaren garapena... Dimentsio kognitibo-emozionalean eta nortasunean, berriz, honakoak lantzen dira: sentsibilizazio afektibo-emozionala, garapen intelektiboa, autoestimua eta nortasuna indartzea... Dimentsio sozialean lantzen diren aspektuak, aldiz, hurrengoak dira: komunikazio bideak irekitzea, talde nahiz gizarte integrazioa sustatzea, onarpen soziala eta kohesioa... Azkenik, dimentsio espiritualean landutako arloak honakoak dira: gozamen espirituala, barneko aberastasuna, sublimazioa...

miércoles, 4 de abril de 2012
musikaterapia
Mikel Laboa-Haika Mutil
Abesti hau aurretik entzundakoaren bertsio originala da.
Berdina al da abesti hau eztun edo bestea?
Sentzasio/emozio berdinak eragin al dizkizu?

lunes, 2 de abril de 2012
beste terapai bat: musikaterapia
Zer emozio eragiten dizu abesti honek? Hau entzun eta gero zelan sentitzen zara, zer egiteko gogoa pizten zaizu?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)