martes, 1 de mayo de 2012

Meditazioa

Meditazioa egiteko edo praktikatzeko postura zehatz baten egon beharra dago. Hau litzateke postura egokia:


Zafuren (kuxin borobila) erdian eserita, izterrak loto edo erdi-lotoko jarreran gurutzatzen dira. Hori ezinezkoa balitz, beste gabe, gurutzatu egiten dira, oina beste izterrean jarri gabe, baina hala ere funtsezkoa da belaunak zoruari itsastea. Bizkarrezurra zuzen-zuzen, kokotsa bildua, garondoa luze, sudurra eta zilborra lerro bertikal berean, belaunekin lurrari bultza, eta buruarekin zeruari.
Ezkerreko eskua eskumako eskuan jartzen da, esku-azpiak zerurantz begira, hatz lodiak ukitu egiten dira, lerro zuzena osatuz. Eskuek oinetan hartzen dute atseden, eta esku ertzak sabelaldea ukitzen. Sorbalda erlaxatuta. Mingain puntak ahosabaia ukitzen du. Begirada metro bateko distantziara jarrita dago gutxi gora-behera, zorurantz, baina ezeri begiratu gabe.

                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario