Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun
mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil
daiteke. Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek
testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio
zientifikoa ere bada.
Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea
izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin. Labur esanda,
musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan
nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik. Musikaren bidez
erritmo biologikoak berriro modu egokian ezartzea da helburua, oreka
psikofisiologikoa lortzea. Dimentsio psikofisiologikoan, honako
aspektuak lantzen dira: gorputz eskemaren integrazioa eta garapena,
espazio-denbora-gorputzaren antolaketa garatzea, garapen psikomotorea,
pertzepzio-garapena eta garapen sentsoriala, ahozko adierazpenaren
garapena... Dimentsio kognitibo-emozionalean eta nortasunean, berriz,
honakoak lantzen dira: sentsibilizazio afektibo-emozionala, garapen
intelektiboa, autoestimua eta nortasuna indartzea... Dimentsio sozialean
lantzen diren aspektuak, aldiz, hurrengoak dira: komunikazio bideak
irekitzea, talde nahiz gizarte integrazioa sustatzea, onarpen soziala
eta kohesioa... Azkenik, dimentsio espiritualean landutako arloak
honakoak dira: gozamen espirituala, barneko aberastasuna, sublimazioa...
No hay comentarios:
Publicar un comentario