Azken urteotan musikaren aplikazio terapeutikoaren onurak asko zabaldu dira gure gizartean; aitzitik, musika-terapiaren erabilera antzinatik dator.
- Egipton, K. a. 1500 urte inguruan, emakumezkoen antzutasuna sendatzeko musika erabiltzea aholkatzen zuten papiroetan.
- Antzinako Txinan , musika nota zehatzei bertute terapeutikoak egozten zitzaizkien, gorputzeko organo zehatzekin erlazionatuta zeudela uste baitzuten.
- Grezian, musika gaixotasunak aurreikusi edo sendatzeko modu arrazional batetan erabiltzea lekutu ohi da, Platon eta Aristotelesen garaian. Horiexek dira, izan ere, musika-terapiaren aitzindariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario