jueves, 26 de abril de 2012

terapia hauek eskolan

Estresari aurre egiteko terpaia bi aipatu ditugu dagoeneko blogean.
Biak ikusi eta gero galdera bat sortu daiteke: nola aplikatu terpia bi hauek hezkuntzan?

Eskolan estresatuta egon daitekeen jendea desberdina izan daiteke, kasu honetan ikasle nahiz irakasle.
Ikasleak kausa ezberdinengatik egon daitezke estresatuta edo nerbioso eta egoera horrei aurre egiteko bide egokia litzateke barreterapia edo musikaterapia saio txikiak egitea. Hau egiteko tartea topatzea ez da oso zaila izaten, momentu zehatz batzuk aprobetxatu ahal ditugularik. Adibidez, Haur Hezkuntzan psikomotrizitate saioa egin eta gero umeak erlaxatuago egoten dira eta orduantxe aprobetxatu al dugu saiotxoran bat egiteko. Umeak lurrean etzan eta begiak izteko esan ahal diegu eta gero musika entzuteko. Momentuan erlaxatuko dira eta musika paratzen denean segurazki, musika entzuten jarraituko nahi dute.
Irakasleei dagokionez, danok dakigu askotan egoten direla estresatuta eta terapia hauek estres hori gutxitzeko balio dute eta beste alde batetik, irakasleek beraien arteko harremanak hobetzeko ere balio dezake.

Beraz, eskolan modu askotara landu daitezke terapia huek. Honen bitartez une dibertigarri bat pasatuko genuke eta aldi berean, denok erlaxatu eta tentsioak kanporatuko genituzke, gure errendimendua hobetuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario