lunes, 30 de abril de 2012

Meditazioa


Bideo honetan esaten dena jarraituz meditazioa saio bat egitea posible litzateke.


sábado, 28 de abril de 2012

Terapia ezberdinak

Mindomoko aurkezpenean agertzen den bezala estresarekin amaitzeko terapia desberdinak daude eta hauek guztiak eza badira ere gehienak eskola ingurunean egin daitezke, bai irakasle eta bai ikasleekin.
Hauek dira terapia horietako batzuk:

  • barreterapia
  • musikaterapia
  • meditazioa
  • dantzaterapia
  • aromaterapia
  • hidroterapia
  • yoga
Lehenengo biak aurretik azalduta daude, orain besteak azaltzea tokatzen da baina, hauek era laburrago batean azalduko ditut.

jueves, 26 de abril de 2012

terapia hauek eskolan

Estresari aurre egiteko terpaia bi aipatu ditugu dagoeneko blogean.
Biak ikusi eta gero galdera bat sortu daiteke: nola aplikatu terpia bi hauek hezkuntzan?

Eskolan estresatuta egon daitekeen jendea desberdina izan daiteke, kasu honetan ikasle nahiz irakasle.
Ikasleak kausa ezberdinengatik egon daitezke estresatuta edo nerbioso eta egoera horrei aurre egiteko bide egokia litzateke barreterapia edo musikaterapia saio txikiak egitea. Hau egiteko tartea topatzea ez da oso zaila izaten, momentu zehatz batzuk aprobetxatu ahal ditugularik. Adibidez, Haur Hezkuntzan psikomotrizitate saioa egin eta gero umeak erlaxatuago egoten dira eta orduantxe aprobetxatu al dugu saiotxoran bat egiteko. Umeak lurrean etzan eta begiak izteko esan ahal diegu eta gero musika entzuteko. Momentuan erlaxatuko dira eta musika paratzen denean segurazki, musika entzuten jarraituko nahi dute.
Irakasleei dagokionez, danok dakigu askotan egoten direla estresatuta eta terapia hauek estres hori gutxitzeko balio dute eta beste alde batetik, irakasleek beraien arteko harremanak hobetzeko ere balio dezake.

Beraz, eskolan modu askotara landu daitezke terapia huek. Honen bitartez une dibertigarri bat pasatuko genuke eta aldi berean, denok erlaxatu eta tentsioak kanporatuko genituzke, gure errendimendua hobetuz.




lunes, 23 de abril de 2012

musikaterapia jarduera bat


Erlaxatzeko eta eguneroko jardueretan hobetzeko erabili daiteke musikaterapia.
Jarraian aurki dezakezuen bideoa gozatzeko egina dago, pentsamentuetan murgiltzeko. Probatu nahi al?

jueves, 12 de abril de 2012

Musikaren eragina

Zein da musikaren eragina? Musikak balore unibertsalak ditu, pertsona guztiei eragiten dietenak. Adituek diotenez, musikak eragin izugarria du organismoko biokimikan, baina ez dugu ahaztu behar efektuetako asko, neurri handi batean, musikaren elementu ezberdinen erlazioaren ondorio direla. Hala nola, melodia, harmonia, erritmoa, altuera, tinbrea eta intentsitatea.
  • Tinbre edo tonu koloreak, maila emozionalean du eragina eta horrexegatik egin izan ohi da emozioetan eragin duten instrumentu musikal bakoitzaren tinbrearen araberako sailkapen bat. Adibidez, haizezko instrumentuak bultza egiten dute, metalezkoak kitzikatu, sokazkoek lasaitu...
  • Harmoniek egonezina edo barne-herstura sortzen dute disonanteak direnean eta bake eta oreka kontsonanteak direnean.
  • Frekuentzia edo altuerari dagokionean, egoera animikoarekin lotuta dagoela dirudi. Hori horrela izanda, musika-terapeutak paziente bakoitzaren nortasun musikala aurkitu behar du musika egokia aukeratzeko.

martes, 10 de abril de 2012

Musikaterapia nondik dator?


Azken urteotan musikaren aplikazio terapeutikoaren onurak asko zabaldu dira gure gizartean; aitzitik, musika-terapiaren erabilera antzinatik dator. 
  • Egipton, K. a. 1500 urte inguruan, emakumezkoen antzutasuna sendatzeko musika erabiltzea aholkatzen zuten papiroetan. 
  • Antzinako Txinan , musika nota zehatzei bertute terapeutikoak egozten zitzaizkien, gorputzeko organo zehatzekin erlazionatuta zeudela uste baitzuten. 
  • Grezian, musika gaixotasunak aurreikusi edo sendatzeko modu arrazional batetan erabiltzea lekutu ohi da, Platon eta Aristotelesen garaian. Horiexek dira, izan ere, musika-terapiaren aitzindariak. 
Ostera, diziplina honen garapena XX. mendean eman da, batez ere 80ko hamarkadatik aurrera. Izan ere, ordutik aurrera eman da musika-terapiaren hazkuntza profesionala Europan zein Ameriketako Estatu Batuetan.

lunes, 9 de abril de 2012

Musikaterapia zer da?

Musika-terapia, helburu terapeutikoekin musika erabiltzea da: osasun mentala nahiz fisikoa eraberritzeko, mantentzeko eta hazteko erabil daiteke. Aldi berean, jarrera aldaketak eragiteko terapeuta batek testuinguru terapeutiko batean zuzendutako musikaren aplikazio zientifikoa ere bada.

Helburua pertsona horrek bere burua eta bere ingurunea hobeto ulertzea izango da, betiere gizartean hobeto txerta dadin. Labur esanda, musika-terapiaren helburua ez da musikariak sortzea, maila guztietan nortasuna, afektibitatea eta jarrera hobetzea baizik. Musikaren bidez erritmo biologikoak berriro modu egokian ezartzea da helburua, oreka psikofisiologikoa lortzea. Dimentsio psikofisiologikoan, honako aspektuak lantzen dira: gorputz eskemaren integrazioa eta garapena, espazio-denbora-gorputzaren antolaketa garatzea, garapen psikomotorea, pertzepzio-garapena eta garapen sentsoriala, ahozko adierazpenaren garapena... Dimentsio kognitibo-emozionalean eta nortasunean, berriz, honakoak lantzen dira: sentsibilizazio afektibo-emozionala, garapen intelektiboa, autoestimua eta nortasuna indartzea... Dimentsio sozialean lantzen diren aspektuak, aldiz, hurrengoak dira: komunikazio bideak irekitzea, talde nahiz gizarte integrazioa sustatzea, onarpen soziala eta kohesioa... Azkenik, dimentsio espiritualean landutako arloak honakoak dira: gozamen espirituala, barneko aberastasuna, sublimazioa...

miércoles, 4 de abril de 2012

musikaterapia

Mikel Laboa-Haika Mutil

Abesti hau aurretik entzundakoaren bertsio originala da.
Berdina al da abesti hau eztun edo bestea?
Sentzasio/emozio berdinak eragin al dizkizu?


lunes, 2 de abril de 2012

beste terapai bat: musikaterapia

Zer emozio eragiten dizu abesti honek? Hau entzun eta gero zelan sentitzen zara, zer egiteko gogoa pizten zaizu?