miércoles, 21 de marzo de 2012

Gurekin barre egin nahi??

Barreterapia saioetan erabili ohi diren ariketa batzuk aipatuko ditut baina, saio hauetatik aparte ere erabilgarriak izan daitezke. Eskoletan ere ariketako hauek egin daitezke umeekin, tartetxo dibertigarriak pasatu ahal ditugu eta bitartean beraien autoestimua landu. Lotsak galduko dituzte eta beraien emozio eta sentimenduak kanporatu. beste alde batetik, denak batera dibertitzen ikasiko dute.

Hona hemen erabilgarriak izan daitezkeen ariketako batzuk:

  • Beraien izenen aurkezpenak modu desberdinean egin: sudurra eskuarekin tapatuz, salto egiten duten bitartean ...
  • Globo bat puztu eta puzten duzun bitartean gauza txar guztiak bertan sartu. Gero globo hau zapatiletan lotu eta musika ipini. Musikarekin batera mugitu eta globoa zapaltzen saitu.
  • Lurrean etzan eta lagunaren sabelean zure burua ipini, zure lagunak ere berdina egiten duen bitartean beste lagun batekin. posizio honetan egonik, barre desberdinak egin daitezke eta horrela hasieran barre fortsatua izan dan hori benetako barrea bihurtuko da.
  • Bokal desberdinak erabiliz barre egitea. bokal bakoitzak gorputzeko zati bat mugitzen du.
    • "A"rekin barre egiteak sabelean izango du eragina.
    • "E"k sahiets aldea eta gibela lantzen du.
    • "I"rekin bihotza eta eztarria mugitzen dira gehiago.
    • "O"k buruan du eragina.
    • "U" k biriketan eta bizkarrean du eragina.
  • Barre egiterakoan begiak itxi eta belarriak eztali zure barrea barruan sentitzeko.
Ariketa hauek egin daitezkeen ariketa batzuk dira baina pilo bat daude egin daitezkeenak. Beraz, honi buruz informazioa topatzera animatzen zaituztet une dibertigarri eta baliagarriak pasatu baitaitezke.





No hay comentarios:

Publicar un comentario