sábado, 10 de marzo de 2012

BARRETERAPIA?

Gure gizarte estresatu eta betebeharrez betetako honetatik ateratzea ez da lan erraza. beraz, hau lortzeko baliagarra izan daiteke barreterapia. baina zer da terapia barritzaile eta nahiko ezezagun hau?
Estresa eta antsietateari aurre egiteko moduetariko bat da eta honen helburua bakoitzak barruan duen barre propioa azaleratzea da. saio batzuen bidez funtzionatzen due ta saio hauetan hitzak ahalik eta gutxien erabiltzen dire, horrela maila fisiko eta funtzionala gehiago landuz.


Barreterapiak edo barre egiteak dakartzen ondorio edo onurak hauexek liratekez: 
  •  Aurpegian 400 muskulutik gora mugitzen dira, aurpegi osoko zirkulazioa hobetuz.
  •  Malkoak isurtzen dira, begiak garbituz.
  • Listuko «A» Inmunoglobina gehiago produzitzen da, ahoa infekzioetatik babestuz.
  •   Zerbikalen bibrazioak bertako tentsioak askatzen laguntzen du.   
  • Diafragmaren mugimenduak barrenak masajeatzen ditu, digestioan lagunduz.
  • Biriketan aire kantitate bikoitza sartzen da (12 litro, normalean 6 besterik ez direnean) arnasa hobetuz.
  • Hipertentsioa jaitsi eta odol zirkulazioa hobetzen du presio arterialak behera egiten baitu.
  • Muskulu sistema erlaxatzen du.
  •  Efektu neuro-endrokinoak Endorfinek gora egin eta efektu analgesikoa lortzen da.
  • Serotonina gehiago produzitzen da, oreka emozionalean eragina duen hormona.
  • Dopamina izeneko neurotransmisoreak gora egiten du, neuronen arteko konexioan eraginez.
  • Adrenalinak gora egiten du.   
Bestetik, efektu psikologikoen artean honakoak nabarmendu ditugu:
-          Depresiorako joera murrizten du.
-          Emozioak askatzen laguntzen du.
-          Estresa ezabatzen laguntzen du.

Beraz, barretarapia oso gomendagarria dela esan daiteke. kalteak baino, onurak ekartzen dituela. fisikoki nahiz psikolokikoki hobeto sentitzen lagunduko digu terapia honek. hori dela eta, EGIN IRRI!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario