miércoles, 21 de marzo de 2012

Kantatxu bat!!!




Berbarik ez, keinuak zuzenduz nigana, irribarre honegaz esan dozu dana!
Gurekin barre egin nahi??

Barreterapia saioetan erabili ohi diren ariketa batzuk aipatuko ditut baina, saio hauetatik aparte ere erabilgarriak izan daitezke. Eskoletan ere ariketako hauek egin daitezke umeekin, tartetxo dibertigarriak pasatu ahal ditugu eta bitartean beraien autoestimua landu. Lotsak galduko dituzte eta beraien emozio eta sentimenduak kanporatu. beste alde batetik, denak batera dibertitzen ikasiko dute.

Hona hemen erabilgarriak izan daitezkeen ariketako batzuk:

  • Beraien izenen aurkezpenak modu desberdinean egin: sudurra eskuarekin tapatuz, salto egiten duten bitartean ...
  • Globo bat puztu eta puzten duzun bitartean gauza txar guztiak bertan sartu. Gero globo hau zapatiletan lotu eta musika ipini. Musikarekin batera mugitu eta globoa zapaltzen saitu.
  • Lurrean etzan eta lagunaren sabelean zure burua ipini, zure lagunak ere berdina egiten duen bitartean beste lagun batekin. posizio honetan egonik, barre desberdinak egin daitezke eta horrela hasieran barre fortsatua izan dan hori benetako barrea bihurtuko da.
  • Bokal desberdinak erabiliz barre egitea. bokal bakoitzak gorputzeko zati bat mugitzen du.
    • "A"rekin barre egiteak sabelean izango du eragina.
    • "E"k sahiets aldea eta gibela lantzen du.
    • "I"rekin bihotza eta eztarria mugitzen dira gehiago.
    • "O"k buruan du eragina.
    • "U" k biriketan eta bizkarrean du eragina.
  • Barre egiterakoan begiak itxi eta belarriak eztali zure barrea barruan sentitzeko.
Ariketa hauek egin daitezkeen ariketa batzuk dira baina pilo bat daude egin daitezkeenak. Beraz, honi buruz informazioa topatzera animatzen zaituztet une dibertigarri eta baliagarriak pasatu baitaitezke.





barreterapia saio bat

Barreterapia saioa bat!


Modu desberdinak egon arren barreterapia saio bat egiteko gehienak antzeko egitura izaten dute:

  • Hasiera batean lotsa galtzeko ariketak egiten dira. 
  • Saioak aurrera joan ahala "barrearen hezurra" aurkitzeko ariketan egoten dira. "Barrearen hezurra" ez da hezur bat, bizkarrean dagoen puntu bat da eta hau aurkituz gero ikutu hutsarekin algaraka hasten gara.
  • Ez dira kilimak erabiltzen, hauek ez baitira atseginak izaten.
  • Jarrera positibo eta konstruktibistak bultzaten saiatzen dira.
  • Erabiltzen diren teknikak sinpleak izaten dira, baina erainkorrak.

sábado, 10 de marzo de 2012

Barreterapia saioak nolakoan diren ikusi nahi?

Barreterapia saio batek nola funtzinatzen duen edo bertan zer egiten den azaldu aurretik bideotxo hau ikusten hutsiko zaituztet! Honela, ideia bat edukiko duzue!


BARRETERAPIA?

Gure gizarte estresatu eta betebeharrez betetako honetatik ateratzea ez da lan erraza. beraz, hau lortzeko baliagarra izan daiteke barreterapia. baina zer da terapia barritzaile eta nahiko ezezagun hau?
Estresa eta antsietateari aurre egiteko moduetariko bat da eta honen helburua bakoitzak barruan duen barre propioa azaleratzea da. saio batzuen bidez funtzionatzen due ta saio hauetan hitzak ahalik eta gutxien erabiltzen dire, horrela maila fisiko eta funtzionala gehiago landuz.


Barreterapiak edo barre egiteak dakartzen ondorio edo onurak hauexek liratekez: 
  •  Aurpegian 400 muskulutik gora mugitzen dira, aurpegi osoko zirkulazioa hobetuz.
  •  Malkoak isurtzen dira, begiak garbituz.
  • Listuko «A» Inmunoglobina gehiago produzitzen da, ahoa infekzioetatik babestuz.
  •   Zerbikalen bibrazioak bertako tentsioak askatzen laguntzen du.   
  • Diafragmaren mugimenduak barrenak masajeatzen ditu, digestioan lagunduz.
  • Biriketan aire kantitate bikoitza sartzen da (12 litro, normalean 6 besterik ez direnean) arnasa hobetuz.
  • Hipertentsioa jaitsi eta odol zirkulazioa hobetzen du presio arterialak behera egiten baitu.
  • Muskulu sistema erlaxatzen du.
  •  Efektu neuro-endrokinoak Endorfinek gora egin eta efektu analgesikoa lortzen da.
  • Serotonina gehiago produzitzen da, oreka emozionalean eragina duen hormona.
  • Dopamina izeneko neurotransmisoreak gora egiten du, neuronen arteko konexioan eraginez.
  • Adrenalinak gora egiten du.   
Bestetik, efektu psikologikoen artean honakoak nabarmendu ditugu:
-          Depresiorako joera murrizten du.
-          Emozioak askatzen laguntzen du.
-          Estresa ezabatzen laguntzen du.

Beraz, barretarapia oso gomendagarria dela esan daiteke. kalteak baino, onurak ekartzen dituela. fisikoki nahiz psikolokikoki hobeto sentitzen lagunduko digu terapia honek. hori dela eta, EGIN IRRI!!!





sábado, 3 de marzo de 2012

Egin IRRI!

Norbaitek zure aurrean barre edo irri egiten duenean aurpegia alaitzen ez zaien horretarikoa zara?
Hori aldatzen hasteko ikus ezazu bideo hau!!!



Hau ikusi eta gero zure aurpegian gutxienez irribar txikitxo bat antzeman badaiteke, lortu dugu helburua! Hemendik aurrera zure alitzateke lana.