lunes, 7 de mayo de 2012

Google-eko ekosistema digitala




Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da, ekologian. Kasu honetan google-en ekosistema digitala da, bertan dauden elementu guztiak elkareraginean daudelarik. Google-ek baliabide desberdinak eskeintzen ditu eta baliabide guzti hauek harremana daukate elkarrekin. Baliabide hauek erabiltzeko nahikoa da kontu bat zabaltzea, horrekin denetan ibili ahal izango baitzara.

martes, 1 de mayo de 2012

Meditazioa

Meditazioa egiteko edo praktikatzeko postura zehatz baten egon beharra dago. Hau litzateke postura egokia:


Zafuren (kuxin borobila) erdian eserita, izterrak loto edo erdi-lotoko jarreran gurutzatzen dira. Hori ezinezkoa balitz, beste gabe, gurutzatu egiten dira, oina beste izterrean jarri gabe, baina hala ere funtsezkoa da belaunak zoruari itsastea. Bizkarrezurra zuzen-zuzen, kokotsa bildua, garondoa luze, sudurra eta zilborra lerro bertikal berean, belaunekin lurrari bultza, eta buruarekin zeruari.
Ezkerreko eskua eskumako eskuan jartzen da, esku-azpiak zerurantz begira, hatz lodiak ukitu egiten dira, lerro zuzena osatuz. Eskuek oinetan hartzen dute atseden, eta esku ertzak sabelaldea ukitzen. Sorbalda erlaxatuta. Mingain puntak ahosabaia ukitzen du. Begirada metro bateko distantziara jarrita dago gutxi gora-behera, zorurantz, baina ezeri begiratu gabe.

                                        

lunes, 30 de abril de 2012

Meditazioa


Bideo honetan esaten dena jarraituz meditazioa saio bat egitea posible litzateke.